Orain arte, normalean irakaslea gelaren aurrean jarri eta gaiak azaltzen joaten zen, gehienetan gure iritzia kontuan hartu gabe, argi utziz gelako hierarkizazioa.
karkarkar
jueves, 3 de mayo de 2012
Nik ikasteko isiltasuna behar dut, hau da, bakarrik ikastea gustatzen zait, orriaren aurrean jarriz eta irakurtzen dudan heinean irakurri dudan parrafo hori nire buruari esplikatzen saiatzen naiz. Egindako azalpenarekin konforme geratzean, parrafo aldatzen dut. Klasean berriz, ariketen bitartez ikastea gistatzen zait, adibidez, galderen bitartez eta ez irakasleen azalpen luzeen bitartez.
jueves, 19 de abril de 2012
lunes, 20 de febrero de 2012
Normalean hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan behar genuke, baina ez beti. Izana ere, gai batzuetan esku hartu behar duzu eta ikasleei jarrera egokia erakutsi. Adibidez, arrazakeriarekin, guztiak berdinak garela irakatsi behar zaie ikasleei, nahiz eta oraindik batzuk kontrakoa esan.
Objektibitateak gai bati buruz informazioa jaso eta horri buruzko ondorio objekitbo bat ateratzea esan nahi du eta beti ere gai bati buruzko ikuspuntu bat defendatzen du, aurreiritzi guztiak alde batera utziz eta momentuko informazioarekin ateratako ikuspuntua. Neutralitateak berriz iritzirik ez edukitzea edo behintzat ez azaleratzea esan nahi. Gai baten aurrean, ez zara ikuspuntu baten edo bestearen alde jartzen.

lunes, 13 de febrero de 2012
Klasean, kultura, hezkuntza eta gizarteratzearen ordenaz aritu gara.
Kultura: giza talde baten jokabide, hizkuntza, ohiturak...hartzen ditu bere baitan. Giza talde batean jokatzeko era egokia markatzen du.
Gizarteratzea: gizarteak onartzen dituen jokabide eta arauak onartzea eta errespetatzea da, gizartean bizi ahal izateko.
Hezkuntza: Gizarteratzeko ezinbesteko tresna da, bere bidez ikasten ditugu gizarteko arauak eta gure inguruko kultura.
Irakasle garen heinean, curriculum bat jarraitu beharko dugu, legez araututa egongo dena, beraz hezkuntza formalean arituko gara.
Hala ere, eduki transmisioaz gain, beste zenbait ezagutza ere transmititzen ditugunez, baloreak, iritziak... hezkuntza ez-formalean ere parte hartuko dugula iruditzen zait.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)