Konturatzerako kurtsoa ia amaitu dugu eta iruditzen zait dagoeneko paper zorroan idazteko garaia dela. Egia esan, sekula ez zait gustatu izan paper txuri baten aurrena jarri eta gai konkreturik eduki gabe bertan idaztea, nahiago izan dut beti muga markatuekin jardun.
Esan bezala kurtsoa ia amaitu da eta egin beharreko lana pilatzen doa. Nik uste, klase kide guztioi DILAN-ak buruhauste ugari ematen dizkigula, izan ere, matematikan eta didaktikan soilik eskeini diogu denbora. Gainera, nire taldean behintzat, ez dugu batere argi zer den egin beharrekoa eta azkenean lana azken bi asteetan pilatuko zaigula ikusten ari naiz. Aurreko kuatrimestrean horixe gertatu zitzaigun talde gehienei eta honetan hori ekiditeko asmoa genuen. Hala ere, ez dut uste gure taldearen utzikeria denik, kontuan izanik gelan talde gehienak egoera berean sumatzen direla. Matematikan buruketak egin behar dira eta hori oso argi daukagu nola egin, eskolan lehenago ere egindakoak garelako, Didaktikako unitate didaktikoa berriz, ez daukat horren garbi nola egin behar den eta beste bietan zer egin behar den ere ez dakit ziur.
Bestalde, DILAN-a alde batera utziz momentu batez, ikusi genuen maetamtika klaseaz hitz egin nahi nuke. Oso interesgarria iruditu zitzaidan, gainera irakasteko metodo berri bat ikusi nuen, irakaskuntza kooperatiboa. Ikasleak taldeka ( bi neska eta bi mutil) lan egitea nahiko normala egin zitzaidan, nik ere horrela egin nuelako, baina lan egiteko era ezberdina zen. Hemen, bakoitzak ariketa bat egiten zuen altuan eta gaizki egin ezkero besteek laguntzen zioten. Nire eskolan berriz, lanak taldeka egin arren, normalean batek hartzen zuen aginte makila eta besteak berari jarraitzen zioten, dena ondo egiten zuelakoan. Diferentzia horrek asko arritu ninduen eta asko gustatu zitzaidan irakasteko metodo hau, ikasle guztien parte hartzea bultzatzen duelako.
Hala ere, badakit guri zalantzak sortzea dela zuen asmoa, hau da, ez diguzela dena eskura eman nahi, horrela lana aberasgarriagoa izango delako, baina geratzen den denbora eta egin beharreko lanak ikusirik ez dakit nahiko denbora izango dugun.
Azken astean sartu gara dagoeneko eta lan modularra entregatzeko epea gainean dugu. Egia esan, uste baino hobeto gaude eta ia-ia bukatuta dugu, konturatu gabe egindako lana izan dela esan daiteke. Izan ere, lanaren eskema begiratu eta gehiena egina genuela ikusi dugu, nahiz eta hasiera batean nahiko larrituak ibili. Ez dut uste lana amaitzeko arazorik izango dugunik, hala espero dut behintzat.
Azkenik esan, lan modularra interesgarria iruditu zaidala eta aurreko lanean bezala lana ia bukatuta izan arte nahiko abstraktua egin zaigula taldekide guztiei. Hala ere, orain arte egindako lanarekin oso gustora gaude eta lanean izan ditugun zailtasunak gerora onuragarriak izango direla iruditzen zait, kostata egindako gauzetatik gehiago ikasten baita.
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarEste comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarEste comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarKaixo Iñaki,
ResponderEliminarKomentario guzti hauek blogean sartzekoak ziren eta ez paper-zorroan, lekuz aldatu ahal dezunian eta sarrera bezala jarri. Eskerrik asko.